Euskal zinema, Malagako Zinemaldiaren palmareseko protagonista handia

  • Euskal zinema, Malagako Zinemaldiaren palmareseko protagonista handia

Malagako Zinemaldiak edizio honetako palmaresa iragarri berri du. Bertan, euskal zinemak protagonismo handia du, 8 sari guztira. Horien artean azpimarratzekoa da Estibaliz Urresola Solagurenen '20.000 erle espezie' lanak 3 aintzatespen jaso dituela, tartean jaialdiko sari nagusia.

Jarraian, euskal ekoizpen sarituak aurkituko dituzue:

  • Urrezko Biznaga Espainiako Film Onena: Estibaliz Urresola Solagurenen ’20.000 erle espezie’.
  • Gizonezko Actore Onenaren Zilarrezko Biznaga: Alberto Ammann (‘Upon entry’).
  • Bigarren Mailako Emakume Aktore Onenaren Zilarrezko Biznaga: Patricia López Arnaiz (’20.000 erle espezie’).
  • Cinema Cocina Film Luze Onenaren Publikoaren ‘Gusto del Sur’ Saria: Beñat Gerekaren ‘Itsasoak pizten gaitu’.
  • UMAren Gazte Epaimahaiaren Saria Sail Ofizialeko Film Luze Onenari: Silvia Munten ‘Las buenas compañías’.
  • 2023ko Feroz Puerta Oscura saria, Sail Ofizialeko Film Luze Onenari: ’20.000 erle espezie’.

Gainera, MAFIZen barruan honako saridun hauek daude:

  • Malaga Work In Progress Aracne Digital Cinema saria: Victor Iriarteren 'Sobre todo de noche'.
  • Málaga Work In Progress Latido Films saria: Victor Iriarteren 'Sobre todo de noche'.


  • DataMartxoak 18
  • Gaia Ikus-entzunezkoa