Bertsolari zizurkildarraren lehen plaza Ordiziako sariketan izan zen, 1971an, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Argiñarena, Jesus Arzallus, Otaño eta Zelaiarekin. Bertso-jartzaile bezala aritu izan zen saio ainitzetan, eta epaile bezala hainbat eta hainbat txapelketetan; 2017an Bertsolari Txapelketa Nagusiko epaile bezala aritu zen.""Karibetik Kantaurira" (2003) bertso liburua idatzi zuen; bertso jarri asko idatzi izan ditu, jaioterrian, Hendaian eta Caracasen, Venezuelako erbestealdian.
Bertsularien Lagunak elkarteari ekarpen handia egin izan dio hainbat urtez. Ez adiorik Txe!