BIME PRO azoka profesionaleko Basque. Music.-en showcasean parte hartzeko deialdia

  • BIME PRO azoka profesionaleko Basque. Music.-en showcasean parte hartzeko deialdia

2023ko urriaren 25tik 28ra egingo da Bilboko BIME PRO nazioarteko musika profesionalaren topaketaren hamaikagarren edizioa. Jaialdiko antolatzaileek hiru euskal talde edo bakarlari aukeratuko dituzte Basque. Music.-en showcasean parte hartzeko. Helburua talde horiek nazioarteko musikaren profesionalen aurrean zuzenean aurkezteko aukera ematea da.  Hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago.

Gainera, musikari hautatuek nazioko eta nazioarteko sustatzaile eta erosleen publiko bat izango dute, eta hiru eguneko kongresu profesionaletan parte hartzeko aukera ere izango dute. Bertan, sareak sortu eta kultura- eta sormen-industrietako arlo guztietako profesionalekin harremanetan jarri ahal izango dira.

Basque. Music.-ek diru-kopuru bat bideratuko du kontzertu honetako gastuak ordaintzera. Oinarriak hemen kontsultatu daitezke. Izena emateko epea maiatzaren 15etik 31era bitartean (biak barne) egongo da irekita. Deialdian parte hartzeko galdetegi hau bete behar da.

BASQUE. MUSIC. Musika Bulegoak koordinatzen duen eta Etxepare Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza duen egitasmoa da. Honen helburua da euskal sormen-, kultura- eta arte-eszenatokiaren eta haren kultura- eta sormen-industrien nazioarteko sentsibilizazioa eta ikusgarritasuna areagotzea da.

etxepare.eus

  • Epea 2023(e)ko Maiatzak 15(e)tik 2023(e)ko Maiatzak 31(e)ra
  • EntitateaBasque. Music.
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaMusika
  • JardueraZabalkundea, Sustatzea
  • OnuradunakPertsona fisikoak, Pertsona juridikoak

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.