Konpanientzako deialdia irekitzen da. Showcase bat publiko espezializatuaren aurrean, oraindik diseinu-fasean dagoen proiektua kontrastatzeko lagungarri.
Lau proiektu hautako dira parte hartzeko, zeinek diru-hornidura bat jasoko duten (1.000€).
Aurkezpenak hamabi bat minutu iraungo dute eta erreferentzia eszenikoak ere eskainiko dituzte, publikoari proiektuaren planteamendua eta asmo artistikoak erakutsiko dizkiotenak. Ikusleek formulario bat beteko dute eta konpainiako kideen eta publikoaren artean iritziak elkartrukatzeko tarte bat egongo da.
Edozein kolektibo eszeniko profesional edo erdiprofesionalentzat. Konpainien deialdia zabalik 2023ko maiatzaren 22tik ekainaren 25era.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.