Ikuskizuna sarrera librekoa izango da eta Bizkaia Aretoan gozatu ahal izango da 20:00etan.
ACT Festival-ak XX. edizioa ospatuko du maiatzaren 31tik ekainaren 3ra arte biziak esperimentatzera gonbidatzen duten ikuskizun, ikastaro, tailer edo gogoeta saioekin, Bilbo eta Barakaldoko hainbat agertokitan.
Bilboko Udalak ACT Festival-arekin elkarlanean ari da jaialdiaren XX edizio honetan, DelRevés dantza bertikaleko konpainiaren emanaldia laguntzeko.
Hitzordua ekainaren 1ean, larunbatean, izango da Bizkaia Aretoan 20:00etan.
Maiatzaren 31tik ekainaren 3ra bitartean Bilboko eta Barakaldoko hainbat agertokitan egingo den jaialdi honen barruan, publikoa arte biziak esperimentatzera gonbidatzen du; DelRevés konpainiak “Finale” ikuskizuna partekatuko du.
“Finale” dantza klasikoko pieza bat da, arkitektura mugimenduaren euskarri gisa erabiltzen duena. Finalek espazio eszeniko berri batean dantza klasikoaz gozatzeko aukera eskaintzen dio ikusleari, testuingurutik kanpo utziz, ballet bat hiriko fatxada batera edo espazio natural batera eramanez. Publikoak identifikatuko dituen pieza klasiko ospetsuak erreproduzitzen ditu, besteak beste, “El lago de los cisnes”, “El cascanueces” eta “Giselle” balletetako elementuak bilduz.
Delrevés dantza bertikaleko konpainia da, Bartzelonan sortu zuten Saioa Fernandezek eta Eduardo Torresek, eta 2007. urtearen erdialdean ekin zion ibilbide artistikoari. 15 urte hauetan zehar, nazioarteko ibilbide sendoa egin du, mundu osoan zehar bere lana erakutsiz. Dantza bertikalaren diziplinaren ikuspegi berri bat emanez, Delrevés lengoaia propio eta berritzaile berri baten sortzailea da.
Ekitaldia sarrera librekoa da eta publiko guztiarentzat.