Getxoko irudi jaialdiak Arabako kartzelaren barruan argazkigintzan trebatzen diharduten hamalau presoetako lauren argazkiak aukeratu ditu, ekainaren 1etik 25era beste batzuekin batera Algortako saltokietan erakusteko.
Joseba Sarrionandia idazleak "Kartzelako poemak" lanean "espetxe barruko leihorik gabeko begiradak" deitu zituen horiek isla izango dute aurten Getxophoto irudiaren nazioarteko jaialdiaren hamazazpigarren edizioan.
Arabako espetxean preso dauden lau pertsonak egindako beste horrenbeste argazki Algorta Getxoko auzoko saltokietan egongo dira ikusgai beste 31 irudirekin batera, Herri Partaidetza Getxophotoko sailaren barruan, ekainaren 1etik 25era, jalaidia martxan dagoen bitartean.