Bilboko Kalealdia Jaialdiak kaleko antzerkiz eta artez beteko du Hiria ekainaren 19tik 24ra, 34 konpainia eta 16 estreinaldirekin

  • Bilboko Kalealdia Jaialdiak kaleko antzerkiz eta artez beteko du Hiria ekainaren 19tik 24ra, 34 konpainia eta 16 estreinaldirekin

Jaialdiak 69 emanaldi eskainiko ditu, 11 euskal konpainiaren, 9 estatu-konpainiaren eta nazioarteko 14 konpainiaren eskutik.

BILBOKO KALEALDIAk Toño Valdivieso bertako artistak Jaialdi honetarako bereziki sortutako dekorazioa izango du; gainera, Olatz Gorrotxategiren “Entzun” estrenaldia hartuko du, Jaialdiak sustatutako bitartekotza-lana; eta BILBOKO KALEALDIAren eta “Lenguajes” Impulsos CÍA-ren koprodukzioa.

Estatuko lau estreinaldi ikusi ahal izango dira: “Lemniscate”, Bivouac CIE.-rena; “Cosmicomics”, Cirque Hirsute-rena; “Gear” Toy Toy Toy-rena; eta “Grasshoppers”, Circus Katoen-ena.

Gainera, bederatzi estreinaldi izango dira Euskadin: “Qui-vive”, Adhok-ena; “Mirage (un jour de Fête)”, Compagnie Dyptik-ena; “Time to loop”, Duo Kaos-ena; “Roulettes”, eLe Cía.-rena; “The bellhop”, Hilarilar Marionetas-ena; “Miedo come todo… sueños al vuelo”, Fernando Leija / Flores Teatro Danzarena; “Baktana”, Lazuz-ena,: “Baïna[na]”, Le G. Bistaki-rena; eta “Possê”, Sound de Secà-rena.

Jarduera guztiak DOAN izango dira.

(Irakurri informazio osoa)

 

bilbao.eus

  • DataEkainak 1
  • Gaia Arte eszenikoak