Beka honen helburuak euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea eta ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea dira.
NORI ZUZENDUA
Edozein sortzaile euskaldun aurkez daiteke (Loraldia Festibala euskaraz burutzen den kultura sustatzailea da).
XEDEA
Ekinaldi edo produktu digital bat sortzea.
Proposamena digital eremuan kokatu behar da eta espazio fisiko batean eskaintzeko aukera izan dezake, baina ez derrigorrez.
EZAUGARRIAK
Ekinaldiaren proposamen artistikoa ahalik eta zehatzen deskribatzen duen dokumentu bat aurkeztu behar da.
Jatorrizko sormen lana izan behar da.
Kultura arlo guztiak onargarriak dira: musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, dantza, komikigintza, bertsolaritza, gastronomia, rol jokoak, Interneteko baliabideak, audioa…
Kultur arlo bat baino gehiago uztartzen badu aukera gehiago izango du.
ZER IZAN BEHAR DUEN PROPOSAMENAK:
Proposamenak ekinaldi presentziala (areto batean) izan dezake ala ez.
“Komunikatzeko hari bat” (story telling) izan behar du.
Aurrekontu bat aurkeztu behar du.
Garapenaren plangintza bat aurkeztu behar du.
DATA ESANGURATSUAK
Aurkezteko lehen eguna: 2023ko irailaren 14an.
Aurkezteko azken eguna: 2023ko azaroaren 20an.
Ebazpena egiteko epea: 2023ko abenduaren 20an.
Beka irabazleak 12 hilabete (2024ko urtarriletik 2025eko otsailera) izango ditu proiektua martxan jartzeko.
Loraldiak baliabideak jartzeko konpromisoa hartuko du, sortzailearekin akordio (aurrekontua eta kultur edukiak zehaztuz) bat sinatu ondoren.
OINARRIAK
Hemen sakatu beka deialdi honen oinarriak ikusteko.
IZENA EMATEKO
Deialdiari erantzun eta parte hartzeko, interesatuek honako inprimakia bete behar dute.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.