2023-2028 Arabako Kultura Planaren Aurkezpena

  • 2023-2028 Arabako Kultura Planaren Aurkezpena

Kultura eskubide gisa ulertzen dugu.

Eta Kultura Plan hau, geure Plana, egiteko oinarria izan da.

Proposatzen dugu kulturarako eskubidea Arabako kultura politiken eragilea izatea.

Ana del Val Kultura eta Kirol diputatuak Arabako kultura-sektoreko eragileak gonbidatu ditu 2023-2028 Arabako Kultura Planaren aurkezpenera. Azaroaren 27an izango da, 9: 30ean, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, ekitaldi-aretoan (Florida pasealekua 9, Vitoria-Gasteiz).

Egitaraua:

9:30-11:00. Arabako Kultura Planaren aurkezpena (2023-2028). Arabako kultura- eta sormen-sektoreari irekitako saioa.

• Aurkezpena, egitura eta 2024ko ibilbide-orria.
• Kulturaren Batzordea: lehen urratsak.
• Galde-eskeak.

11:00-11:30. Kafea.

2023-2028 Arabako Kultura Planak epe ertain eta luzera Arabako Foru Aldundiak lurraldean dituen kultura-politikak bideratzen eta gidatzen dituzten 9 ildo estrategiko nagusiak ikusaraziko dituen dokumentua izan nahi du.

Araban kulturan inplikatutako eragile guztien ekarpenen aberastasuna oso garrantzitsua izan da Plana egiteko garaian, eta, horregatik, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak ez du behin betiko dokumentua Arabako kultura-sektore osoarekin partekatzeko aukera galdu nahi.

Saio irekira joan nahi duenak bertaratuko dela baieztatu beharko du, honako helbide honetara idatzita: kulturaraba@araba.eus


  • DataAzaroak 20
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua