Fantasiazko filmak erakusteaz gain, FANT zinemaldiak ikus-entzunezko sorkuntzari laguntzea du helburu, Bilboko 2023 – 2033 Kultura Plan Estrategikoaren barruan Hiribilduaren kultur sorkuntza bultzatzeko dagoen ildo estrategikoari jarraituz.
Ildo horretan, FANT zinemaldiak euskarazko fantasiazko film labur bat ekoizteko proiektuak aurkezteko deialdia ireki du, eta martxoaren 28an amaituko da epea.
Sari hau 5.000 eurokoa da eta irabazleei film labur bat egiteko aukera ematen die. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu, gehienez 20 minutukoak.
Lanak www.bilbaofant.eus webgunearen bidez bidali behar dira.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.