"ZINEMA EUSKARAZ" PROGRAMA.
Aretoetan eta zirkuitu alternatiboetan euskarazko filmen merkataritzako estreinaldiak bultzatzeko ekimenak laguntzeko programa.
ZINEUSKADI Elkartearen bidez, euskarazko filmen eskaintza bultzatu nahi da EAEko merkataritzako aretoetan eta zirkuitu alternatiboetan eta, horretarako, laguntza programa bat eratu da; 2024an merkataritza aretoetan eta zirkuitu alternatiboetan(fikzioa, dokumentala eta animazioa) euskaraz bikoiztu edo azpititulatutako estreinaldiak sustatzea helburu duena.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.