HAU #7 - Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa 2024

  • HAU #7 - Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa 2024

Deialdi honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratzea ekar lezake; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatu bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Era honetan, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira baita diseinu alorrean ikerketa ildoak eta ekintza eremuak zabaltzen dira ere.

Deialdi honetan gaztainak erretzekoa objektua berraztertzea proposatzen da. Ikus oinarriak xehetasun gehiagorako.

Deialdi hau diseinuaren alorrean diharduten ikasleei, profesionaleei edo kolektiboeei zuzentzen da (industria- eta produktu diseinua, arkitektura, ingeniaritzak,arte ederrak...). Edozein pertsona fisikok, edozein herritartasun eta adin duelarik, edo pertsona juridikok, edozein bizileku duelarik, har dezake parte. Lehiaketa honetan parte hartzea urririk da.

EPEMUGA: 2024ko maiatzaren 12a.

Oinarriak

Izen ematea

bitamine.net

  • Epea 2024(e)ko Otsailak 1(e)tik 2024(e)ko Maiatzak 12(e)ra
  • EntitateaBitamine Kultur Elkartea, San Telmo Museoa
  • Zuzkidura2.000 €
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaDiseinua
  • JardueraSorkuntza
  • OnuradunakPertsona fisikoak, Pertsona juridikoak

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.