Euskal zinemak eutsi egin dio "La sociedad de la nieve"ren elausoari

  • Euskal zinemak eutsi egin dio
    Irudia: EITB
  • Euskal zinemak eutsi egin dio
    Irudia: EITB

La sociedad de la nieve J. A. Bayonak zuzendutako pelikula izan da, zalantzarik gabe, jaun eta gabe Goya sarien 38. edizioan: 12 garaikur beretu ditu Espainiako Zinema Akademiaren ospakizunean, tartean film onenarena eta zuzendari onenarena.

1972an Andeetan izandako benetako hegazkin istripu bat eta talkatik bizirik irten zirenek nola biziraun zuten du kontagai Netflix etxeak ekoitzi duen pelikulak.

Euskal zinemak, bestalde, zortzi sari lortu ditu. Horietako hiru (jatorrizko gidoi eta zuzendari berri onenenak Estibaliz Urresolarentzat eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenarena Ane Gabarainentzat) 20.000 especies de abejasentzat izan dira, bi (animaziozko film onena eta gidoi egokitu onena) Robot dreamsentzat, eta bat Cerrar los ojosentzat (antzeztaldeko gizonezko aktore onena Jose Coronadorentzat), To bird or not to birdentzat (animaziozko film labur onena) eta O cornorentzat (emakumezko aktore berri onena, Janet Novasentzat).

Jarraitu irakurtzen

 

 

 

 

eitb.eus

  • DataOtsailak 11
  • Gaia Ikus-entzunezkoa