Laudioko saioa Iaki Viasprek irabazi du, eta 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketaren lehen fasea amaitu da

  • Laudioko saioa Iaki Viasprek irabazi du, eta 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketaren lehen fasea amaitu da

Laudion jokatu da azken final laurdena. Beraz erabakita geratu da nortzuk jokatuko duten hurrengo fasea, finalerdiak

Iritsi da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XVI. edizioa da aurtengoa eta berrogei urte betetzen dira Arabako lehen txapelketa jokatu zela. Azken edizioetan irudikatu genuen ibilbideari jarraiki, Arabako bertsolaritzaren gailurrak irudikatzen dituen paisaia prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea gaur amaitu da, final laurdenak. Azken saioa Laudion jokatu da.

  • Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:
  • Felipe Zelaieta Txurruka (Mallabia/Gasteiz)
  • Martin Abarrategi Sarrionandia (Aramaio)
  • Izar Mendiguren Cosgaya - Laudio
  • Iñaki Viñaspre Simon - Abetxuku
  • Unai Anda Delika (Ametzaga)
  • Asier Otamendi Alkorta (Urretxu/Gasteiz)

Lehen fase honetan hamahiruna bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Iñaki Viñasprek lortu du puntu gehien, 263 puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak. 

Jarraitu irakurtzen


  • DataOtsailak 11
  • Gaia Arte eszenikoak