Martxoaren 1tik 3ra egingo da Musika-Msica jaialdiaren 23. edizioa

  • Martxoaren 1tik 3ra egingo da Musika-Msica jaialdiaren 23. edizioa

  • 2024ko edizioak "Irudiak" ekarriko ditu gogora, Beethoven, Falla, Granados, Debussy, Ravel, Alcalde eta Bernstein bezalako musikagileen soinua ekarriko duen programa batean, irudi literarioak, Goya bezalako artisten margolanak, naturaren eszenak, eta Chaplinen edo ‘West Side Story’ren filmen fotogramak gogoratuz
  • Arriaga Antzokiak Jaialdiko lehenengo kontzertua hartuko du ostiralean, martxoak 1, 19:00etan; Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) eta Bilboko Koral Elkartearen emanaldia, Guridiren "Eusko Irudiak" eta Mussorgsky-Ravelen "Cuadros de una exposición"en interpretazioak elkartuko dituena
  • Bilboko Musika Klasikoaren Jaialdiak 70 emanaldi baino gehiago bilduko ditu hiru egunetan Arriaga Antzokian eta Euskalduna Jauregiko kontzertu-areto desberdinetan, 1.000 profesional eta 700 interprete gaztek parte hartuta.

Bilboko Udalak antolatutako MUSIKA-MÚSICA jaialdiak bere 23. edizioa ospatuko martxoko lehenengo asteburuan – martxoak 1, 2 eta 3 – "Irudiak" izenburupean. Honela, musika klasikoa berriro Bilbon entzungo da hiru egunetan 76 emanaldi izanda, Euskalduna Jauregian, aldi berean, kontzertu-areto desberdinetan.

Martxoaren 1ean, ostirala, 19:00etan, Arriaga Antzokiak irekiera kontzertua jasoko du Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) eta Bilboko Koral Elkartearen eskutik, Lucas Macíasen zuzendaritzapean, Jesús Guridiren "Eusko Irudiak" eta Modest Myssorgskyrek Maurice Ravel-en orkestrarako egindako "Cuadros de una exposición" lanak jorratuta.

Besteak beste, Beethoven, Falla, Granados, Debussy eta Ravel konpositoreen musikak irudi literarioak, Goya bezalako artisten margolanak eta naturaren eszenak gogora ekarriko ditu.

Zinemak ere bere presentzia izango du Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoaren kontzertuekin, Leonard Bernsteinen musikarekin eta Bilboko Udal Bandarekin, izan ere, azken honek igandean M. Peetersen "Suite sobre las melodías de C. Chaplin" interpretatuko du, Antón Alcaldek "The pawnshop" (Mailegu-emailea) laguntzeko idatzitako soinu-bandarekin, Charles Chaplinen izen bereko filmaren proiekzioa lagunduta.

Alkateak, Amaia Arregik, Kultura eta Gobernu Zinegotziak, Gonzalo Olabarriak, eta Begoña Escribanok, Jaialdiko Zuzendariak, Arriaga Antzokian aurkeztu dute MUSIKA-MÚSICA, ezaugarri hauek dituen Estatuko jaialdi bakarra, musikaren bitartez irudiak gogora ekarriko dituela adierazita.

MUSIKA-MÚSICA Jaialdiaren 23. edizioarekin, Bilbo "musika klasikoaren Europako hiriburu" bilakatuko da berriro eta ganbera-orkestra eta orquestra sinfonikoak, laukoteak, hirukoteak, instrumentistak eta ahotsak bilduko ditu, denak nazioarteko ospekoak, "publiko guztia, bertakoa, kanpotarra, musika klasikoaren zalea eta ezagutzailea, eta baita familiak ere, erakartzeko" sortutako programa batean, Amaia Arregi alkateak nabarmendu duenez, 23 edizio hauetan, Jaialdia hiriko ekitaldi oso bat bihurtu da, Hiribildua "musika klasikoaren hiriburu" bihurtu duena eta "musika klasikoa milaka lagunengana hurbildu duena".

Guztira, hiru egunetan zehar, geografiako txoko desberdinetako 1.000 profesional eta 700 interprete gazte inguruk parte hartuko dute 76 programa desberdin batuko dituen programa batean. "Musika maratoi bat, kontzertu gehienek 45 minutuko iraupena izanda, eta prezio herrikoiekin; honek publikoak, bere interesen arabera, egun berean proposamen sinfonikoak, kamara-proposamenak eta errezitalak uztartzea, musika eta zinemaren arteko harremanari eskainitako saioetara joatea eta familiarekin gozatzea, gazteenak musikarekin gozatzera hurbilduta, ahalbidetuko du", zehaztu du Gonzalo Olabarriak, Kultura Zinegotziak.

Jaialdiaren izaera herrikoia "arte-kalitatearen maila altuenarekin" nahastuko da edizio honetan parte artuko duten interpreten artean.

Jarraitu irakurtzen


  • DataOtsailak 12
  • Gaia Musika