2024. urtean proiektu artistikoak ekoitzi eta Montehermoso Kulturunean aurkezteko deialdia

  • 2024. urtean proiektu artistikoak ekoitzi eta Montehermoso Kulturunean aurkezteko deialdia

Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotzi ordezkariak 2024ko otsailaren 14an onartu zuen «2024. urtean proiektu artistikoak ekoitzi eta Montehermoso Kulturunean aurkezteko deialdia», bai eta deialdia arautzen duten oinarriak ere. Proiektuak aurkezteko epea 2024ko apirilaren 19an amaituko da.

Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak hainbat jarduera-ildo garatzen ditu sorkuntza artistiko garaikidea sustatu, bultzatu eta ezagutzera emateko asmoz.

Testuinguru horretan egiten du Montehermoso kulturuneak deialdi hau, lau sorkuntza artistikoko proiektu hautatzeko eta beren garapena eta zabalkundea bultzatzeko asmoz. Banakako lanak nahiz talde-lanak aurkezteko aukera eman nahi zaie artista lokalei batez ere, arte eta kultura garaikidea sustatzen duten ekintzen bitartez, eta horiek herritarrengana hurbilduz.

Proiektuek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta Montehermoso kulturunean erakutsi beharko dira, adierazten den epean.

Hautatzen den proiektuetako bakoitzerako gehienez 6.600 euro emango dira. Zuzkidura horren barruan sartuko dira ordainsariak, komisarioaren testuak (halakorik balego), baita proiektua ekoitzi, garraiatu eta gauzatzetik eta Montehermoso kulturunean erakusgai jarri eta zabalkundea ematetik sortzen diren gastuak ere.

Proiektuak aurkezteko epea 2024ko apirilaren 19ra arte izango da. Erantsitako eskabidea bete behar da. Izapideak online egin daitezke Vitoria-Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo aurrez aurre Udaleko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.


  • Epea 2024(e)ko Otsailak 14(e)tik 2024(e)ko Apirilak 19(e)ra
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraSorkuntza, Zabalkundea

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.