Euskadi kultura- eta sormen-industrien munduko epizentroa izango da apirilaren 15, 16 eta 17an

  • Euskadi kultura- eta sormen-industrien munduko epizentroa izango da apirilaren 15, 16 eta 17an

  • Sormenaren Mundu Foroaren 2024. edizioak, Districts of Creativity (DC) Network nazioarteko sareak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatutako ekitaldi ospetsuak, Kultura eta Sormen Industriei (KSI) lotutako mundu osoko eragileak, erakundeak eta enpresak erakarriko ditu
  • Parte hartzeko inskripzioa irekita dago eta bere webgunetik sar daiteke
  • "Kultura- eta sormen-ekosistemak: gobernantza-ereduak eta berrikuntza" goiburuarekin, edizio honen helburua, sektorearen eredu desberdinak eta azken berritasunak ezagutzera eman eta bere eragileen artean lan-aukera eta harreman berriak sortzea da

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Districts of Creativity (DC) Network nazioarteko sarearen Sormenaren Mundu Foroa – CWF24 ("Creativity World Forum" ingelesezko sigletatik) hartuko du Euskadik apirilaren 15, 16 eta 17an. Hiru egun horietan, munduko hainbat lekutako ehunka pertsona Bilbon, Gasteizen eta Donostian izango dira sormenaz, berrikuntzaz eta enpresa-senaz eztabaidatzeko. Inskripzioa irekita dago Kultura eta Sormen Industriei buruz ideiak trukatu, ikasi eta gizarte bidezkoago eta berdinzaleago bati egiten dioten ekarpena balioetsi nahi duen pertsona ororentzat.

CWF24 bi urtean behin antolatzen den Districts of Creativity (DC) Network sarearen ekitaldi bereizgarria da. Aurreko edizioa 2022an izan zen, Baden-Württembergen (Alemania). Oraingo honetan, Euskadi arduratuko da Kultura eta Sormen Industrien sektoreko funtsezko pertsonak hartzeaz, gobernu-, enpresa- eta hezkuntza-esparrukoak, sormenari, berrikuntzari eta enpresa-senari buruz eztabaidatzeko.

Berrikuntza eta oparotasuna sustatzeko, gizartean diziplina arteko sormena bultzatuko duten praktikak partekatzeko eta garatzeko helburua Sormenaren Mundu Foroaren zigilu bereizgarria da. Hala ere, aurtengo edizioak –Euskadin egingo den CWF24– urrats bat harago joan nahi du, eta lan-bide, harreman edo enpresa-proiektu berriak sortu hiru euskal hiriburuetan bilduko diren eragileen artean, Euskadi lankidetzarako lurralde gisa proiektatuz. Horretarako, programa ofizialean, eskualdeek betetzen duten zeregina balioan jarriko da, eta alderdi hauetan oinarrituko da: Kultura eta Sormen Industrietara bideratutako politika aitzindariak, azken urteotan Euskadin garatuak, eta Euskadiko Espezializazio Adimendunaren Estrategia (RIS3) abian jartzea. Hortik dator CWF24ren goiburua: "Kultura- eta sormen-ekosistemak: gobernantza-ereduak eta berrikuntza".

Jarraitu irakurtzen

Irekia

  • DataOtsailak 16
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua