Euskarazko literatura sorkuntzarako "Ignacio Aldecoa Beka" 2024

  • Euskarazko literatura sorkuntzarako

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak "Ignacio Aldecoa Beka" izeneko bekaren deialdia egiten du. Beka honen helburua euskarazko literatur sorkuntza sustatzea da, ipuin literarioaren modalitatean.

Beka hau jaso nahi dutenek 10 eta 25 orrialde arteko ipuin bat aurkeztu beharko dute, originala, argitaragabea eta jatorriz euskaraz idatzia. Horrez gain, ipuin bilduma bat idazteko proiektua ere aurkeztu behar da. Saria 8.000 eurokoa izango da.

Lanak aurkezteko epea 2024ko otsailaren 29an irekiko da, eta apirilaren 8an amaituko da.

Deialdiaren xehetasun guztiak egoitza.araba.eus webgunean kontsulta daitezke.


  • Epea 2024(e)ko Otsailak 29(e)tik 2024(e)ko Apirilak 8(e)ra
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.