Artistak Egoitzan 2024

  • Artistak Egoitzan 2024
  • Artistak Egoitzan 2024

Hasi da "Artistak Egoitzan"-en XVI. ediziorako deialdia, BilbaoEszenako Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez.

Parte hartu nahi duten euskal artistek euren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte datorren astelehenetik, martxoaren 11tik, apirilaren 12ra arte.

Proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta hauek zabaltzea helburu dituzten sei proiektu artistiko aukeratuko dira BilbaoEszenazen. Deialdia zabalik dago Euskadiko 18 urtetik gorako artista zein kolektibo guztientzat.

Aurten ere, aurreko urtean egin zen bezala, lehiaketak bi laguntza mota izango dituzte: alde batetik, hasierako fasean dauden proiektuetarako 2.000 euroko laguntzak eta bestetik, dagoeneko garapen-fasean dauden lanentzako 4.000 eurokoak.

Egoitzen iraupena 25 egunekoa izango da gehienez, aurkeztutako eta hautatutako proiektu artistikoan oinarrituta. Egoitzak hiriko zenbait espazio eszenikoetan garatuko dira, uztaila, abuztu, iraila eta urria bitartean.

Horrez gain, aukeratutako pertsonek edo konpainiek euren sorkuntza prozesuak ikus-entzuleen edo sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukera izango duteBilboko Antzerki eta Dantza Garaikideko Jaialdian, BAD-en, edo Udalak bultzatutako beste edozein ekimen eszenikotan.

Parte hartu nahi duten pertsona edo konpainia guztiek BAD jaialdiaren web orrian aurkituko duten formularioa bete behar dute eta proiektuaren dosierra erantsi, PDF formatuan.


  • Epea 2024(e)ko Martxoak 11(e)tik 2024(e)ko Apirilak 12(e)ra
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraSorkuntza, Zabalkundea, Ikerketa

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.