Kultura eta gizarte arloetako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak (BITARTEZ 2024)

  • Kultura eta gizarte arloetako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak (BITARTEZ 2024)

Agindu honen xedea da ikerketa, berrikuntza eta kultura-arloko adierazpen garaikideekin konprometituta dauden eta bitartekaritza horretarako tresnatzat duten kultura eta gizarte arloko berrikuntza-proiektuei bideratutako dirulaguntzak emateko arauak ezartzea eta haien deialdia egitea. Proiektu horiek lagungarri izan beharko dute hurrengoetarako:

  • Sektore, arlo eta eragile desberdinen arteko baterako sorkuntza nahiz hibridazioa eta talentua sustatzeko, hartara gure inguruko sortze-gaitasuna ahal beste garatzearren.
  • Lan-inguruak eta plataforma teknologikoak erabiltzea elkarlan-moduak, ikerketa eta ekoizpena areagotzeko.
  • Hainbat hartzaile eta ikus-entzulerengana jotzeko moduko harreman- eta artekaritza-modu berriak sortzea, hartara bizipen esanguratsu, bereizgarri eta kualitatiboagoak eragitearren.
  • Praktika kulturaletatik abiatuta berrikuntza kultural eta sozialeko estrategiak planteatzen dituzten ekimenak garatzea.

Proiektu horiek kultura- edo sormen-sektore bati lotuak izan beharko dute (ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, literatura, musika edo bertsolaritza).

Proiektuak eskabideak aurkezteko epea agortu ondoren hasiak eta 2025eko urtarrilaren 30era bitartean gauzatutakoak izan beharko dute.

Gutxienez % 20ko autofinantzaketa maila aurreikusi beharko du aurrekontuak, halakotzat harturik iturri publikoetatik ez datozen diru-sarrerak: laguntza pribatuak, mezenasgoa, jarduerak berak eragindako diru-sarrerak eta eskatzaileak finantzatutako zatia, alegia.

Dirulaguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra 500.000 eurokoa da. Horietatik 250.000 2024ko aurrekontuari lotuak dira, eta 250.000 2025eko aurrekontuari.

Informazio guztia


  • Epea 2024(e)ko Martxoak 19(e)tik 2024(e)ko Apirilak 18(e)ra
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura
  • JardueraIkerketa, Bitartekaritza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.