Kimuak 2024 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia

  • Kimuak 2024 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia

Euskal film laburrak sustatu, zabaldu eta banatzeko KIMUAK 2024 programa publikoan parte hartzeko deialdia zabalik dago. Aurten, deialdira aurkezteko prozesua bere web plataforma berriaren bidez egingo da: https://kimuak.basqueaudiovisual.eus.

Dei honetan hautatuak suertatzen diren film laburrak KIMUAK deiturapean jasoko dira eta nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko dira.

Aukeraketan parte hartu nahi duten zuzendari edo ekoizleek 30 minututik beherako iraupena duten lanak bidali beharko dituzte. Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste film labur aurkeztu ahal izango ditu, betiere 2022eko ekainaren 1etik aurrera osatutakoak badira.

Bestalde, aurreko bi urteetan bezala, Euskal Hirigune Elkargokoez gain, Nafarroako Foru Komunitateko euskarazko film laburrak ere onartuko dira. EAEko film laburren kasuan, edozein hizkuntzatan egindakoak izan daitezke.

Film laburrek komertzialki estreinatu gabeak izan behar dute. Zinemaldi baten testuinguruan plataforma publikoren baten bitartez hedatuak izan diren lanen onarpena ebaluatuko da. Halaber, lanok gehienez 25 zinemalditara aurkeztu izatea onartuko da.

KIMUAK Eusko Jaurlaritzaren programa bat da, Etxepare Euskal Institutuaren eta Zineuskadiren bitartez egituratzen dena. Halaber, Euskadiko Filmategiaren lankidetza jasotzen du film laburrak Euskal Herrian proiektatzeko.


  • Epea 2024(e)ko Martxoak 22(e)tik 2024(e)ko Apirilak 21(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraZabalkundea, Banaketa, Sustatzea
  • OnuradunakPertsona fisikoak, Pertsona juridikoak

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.