"Antzerki ibiltaria Araban zehar" programa itzuliko da 7 udalerritara


  • Ortzairen Hansel y Gretel lana ikusgai izango da Iekoran, Mañuetan, Navaridasen, Berantevillan, Duranan, Azazetan eta Maeztun

"Antzerki ibiltaria Araban zehar" programa ibiltariak badauka, dagoeneko, 2024rako programazioa. Zazpi udalerritan gozatu ahal izango dute udaberrian, martxoaren 29tik apirilaren 13ra bitartean Ortzaik egin duen Hansel y Gretel klasikoaren moldaketaz. Hain zuzen Iekoran, Mañuetan, Navaridasen, Berantevillan eta Duranan. Emanaldiak doan izango dira. Ondoren, udan, programa probintziako beste bi tokitan ere egongo da: uztailaren 13an Maeztun eta 20an Azacetan.

Programa 2019an proiektu pilotu gisa hasitako ekimen bat da, honetxen alde egiten duena, Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatuak adierazi duen bezala: "publiko berriak sortzea eta gizarte eta lurralde kohesioa erdiestea, kultura ekintzaren bidez, eta hori bultzatu dugu agintaldi guztian zehar".

Jarraitu irakurtzen


  • DataMartxoak 27
  • Gaia Arte eszenikoak