Erriberriko Antzerki Jaialdia 2024: Lan-egonaldiak

  • Erriberriko Antzerki Jaialdia 2024: Lan-egonaldiak

Erriberriko Antzerki Jaialdiak bi lan-egonaldi edo ikerketa-laborategi proposatzen ditu Nafarroako artista zein konpainia profesionalek aurkeztutako proiektu artistikoendako.

Bi kategoria ezartzen dira:

  • Egile edo konpainia gazteetzako egonaldia, kide gazteak dituztenak (30 urtetik beherakoak) eta beren ibilbide profesionala hasten ari direnak. Onuradunek Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ) aurkeztu beharko dute, eta Nafarroako Foru Komunitatean egoitza dutela egiaztatu.
  • Ibilbide profesional sendotua duten egile zein konpainientzako egonaldia. Eskabidea aurkezteko unean egiaztatu beharko dute Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) alta emanda daudela, eta egiaztatu beharko dute Nafarroako Foru Komunitatean dutela egoitza.

Egonaldiaren iraupena

Uztailaren 1etik abuztuaren 4ra arte, biak barne.

Egonaldiaren tokia

Egonaldi bat Tafallan eginen da, eta bestea Beiren. Jaialdiak erabakiko du bi egonaldiak zer tokitan eginen diren eta lanerako espazio bat eskainiko du, herri bakoitzeko udalak utzitako lokal batean, zehazten den ordutegian. Egonaldi bakoitzaren sormen-prozesuaren irekierak egingo dira Tafallan, Beiren eta Erriberrin, zehaztu beharreko tokian eta egunean.

Egonaldiaren zenbatekoa

Egonaldi bakoitzak 6.500 euroko gehieneko zuzkidura izanen du (BEZa barne), eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak emanen du diru hori.


  • Epea 2024(e)ko Apirilak 9(e)tik 2024(e)ko Apirilak 30(e)ra
  • EntitateaErriberriko Antzerki Jaialdia / Festival de Teatro de Olite
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraSorkuntza
  • OnuradunakPertsona fisikoak, Pertsona juridikoak
  • Harremanaprogramasydifusion@navarra.es

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.