Aldakan, Capsula, EZEZEZ eta J Martina "Artistas en Ruta" programaren hurrengo zikloan parte hartzeko hautatu dituzte

  • Aldakan, Capsula, EZEZEZ eta J Martina

AIE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) antolatzen duen "Artistas en Ruta" estatu mailako zirkuituak jada aditzera eman ditu 2024. urteko azken hiruhilekoan zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzten euskal taldeak: Aldakan, Capsula, EZEZEZ eta J Martina.

AIEnRUTa- Artistas zuzeneko musika indartzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko programa bat da, estatu osoko zuzeneko musika aretoetan emanaldien zirkuitu baten bidez. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlarik zirkuitu honetan parte hartu dute dagoeneko, esaterako, Amorante, Hofe x 4:40, Merina Gris, Neomak, Airu, Kulto Kultibo, Verde Prato, Amak, Lukiek, Ezpalak, Bulego, Idoia, Dupla, Olatz Salvador edo Zetak.

AIEnRuta programaren urteroko edizio bakoitzak bi ziklo ditu: lehenengoa urtarriletik ekainera eta bigarrena irailetik abendura. Estatu osoko kazetari, areto-programatzaile eta kultura-kudeatzaileek osatutako batzorde batek aukeratu ditu taldeak. 2024ko ekainera bitartean, Amorante, Hofe x 4:40 eta Merina Gris taldeek kontzertuak emango dituzte estatuan zehar, zirkuituaren babespean.

Etxepare Euskal Institutuak AIEnRUTa-Artistas programa babesten du, urtero egiten diren bi zirkuito deialdietan (urtarrila- ekaina eta iraila-abendua) euskal musikarien presentzia bermatzeko.

Jarraitu irakurtzen


  • DataApirilak 12
  • Gaia Musika