Euskara eta zinema batzen dituen Lekeitioko jaialdiak bere 47. edizioa egingo du aurten. Euskara hutsez egiten den jaialdirik zaharrena da Euskal Zine Bilera.
Zine berria egin eta istorio berriak kontatu nahi dituzten sortzaileengana heltzea du helburu jaialdiak. Beste behin, euskal ikus-entzunezkoen sorrera bultzatzeko lan egingo du Sail Ofizialeko lehiaketak, hainbat sarirekin. Ohikoak diren Zuzendaritza, Gidoi eta Film Onenaren sariez gain, Benito Ansola saria (24 urte baino gutxiago duten zinegileen lanak saritzen dituena eta hurrengo urteko lehiaketarako akzesita ematen duena) eta Ikuslearen saria (zuzenean ikusleek aukeratzen dutena) ere izango dira.
Aurtengo oinarrien arabera, helarazitako lan guztietatik aurre-aukeraketa bat egingo da, eta 20 film laburrek osatuko dute Sail Ofizialeko lehiaketa.
Euskal Zine Bilera urriaren 17tik 20ra egingo da Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan, eta bertan ikusi ahal izango dira Sail Ofizialera heldu diren lan guztiak.
LEHIAKETA
Euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak biltzen dituen neurrian. Hori horrela, zuzendaritza, gidoi eta film onenaren sariak ezberdinduko dira. Eta gainera, ikusleak ere protagonista izango dira, lan bakoitzari haiek emandako puntuaketen bidez erabakiko baitute ikuslearen sari bereziaren irabazlea.
Sari horiek ondorengo hauek izango dira:
Horiez gain, herritarrek osatutako epaimahaiak aipamen berezia egin ahalko die zenbait filmeri.
OINARRIAK
Lanak aurkezteko epea uztailaren 30era bitartean mantenduko da zabalik.
Sail Ofizialeko lanen egileei sari banaketa ekitaldian parte hartzea errazteko Lekeition gaua igarotzeko aukera eskainiko zaie. Film bakoitzaren egileari gela bikoitza ziurtatuko zaio. Gaua igarotzera geratu ezin diren egileen kasuan dieta gastuak ordainduko zaizkie.
Lehiaketaren oinarriak zinebilera.eus webgunean daude, hemen.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.