Kutxa Fundazioa-Gordailua bekaren deialdirako oinarriak, Arte Ederren eta Kultura Ondasunen Kontserbazio eta Zaharberritze arloan bikaintasunean prestatzeko jasangarritasunaren ikuspegitik.
Oinarriak deskargatu (PDFan)
Bekaren xedea
Kutxa Fundazioa-Gordailua Beka Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da, Gipuzkoako kultura-ondarearen kontserbazioa, ikerketa, berrikuntza eta sozializazioa sustatzeko helburuarekin.
Kutxa Fundazioa-Gordailua Beka honen helburua kontserbazio eta zaharberritzearen arloan prestakuntzan laguntzea eta ikerketa sustatzea da, eta, bereziki, Arte Ederrei eta beste kultura-ondasun batzuei buruzko kontserbazio- eta zaharberritze-jardunbideetan parametro jasangarriak ezartzen laguntzea. Horretarako, bi erakundeak elkarlanean arituko dira Suitzako Museo Nazionaleko Bildumen Zentroarekin, Europa mailan kultura-ondasunen kontserbazioan erreferentea den zentroarekin.
Diru-kopurua
Bekaren zenbateko osoan Kutxa Fundazioak emandako 30.000 euro eta Suitzako Museo Nazionaleko Bildumen Zentroak emandako 12.000 franko sartzen dira.
Eskaera
Eskaera Kutxa Fundazioaren deialdien atariaren bidez egingo da, plataforman erregistratu ondoren, eta dagozkion datu eta egiaztagiri guztiak aurkeztuko dira. Atarian sartu ahal izango da Kutxa Fundazioaren webgunearen bidez (www.kutxa.eus), "Deialdiak" atalean.
Aurkezteko epea
Beka eskatzeko epea 2024ko apirilaren 15ean hasiko da, 9:00etan, eta 2024ko maiatzaren 3an amaituko da, 14:00etan.
Bekaren iraupena
Beka hiru egonalditan banatuko da:
Epaimahaia eta balorazioa
Hautaketa egiteko, epaimahai bat izendatuko da, hiru erakundeetako ordezkariek eta ondarearen kontserbazioaren arloko adituek osatua.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
Ebazpena eta komunikazioa
Ebazpena, baiezkoa nahiz ezezkoa, eskatzaileei jakinaraziko zaie, 2024ko ekainean, modu telematikoan. Jakinarazpena egiten zaionetik 4 egun naturaleko epea izango du onuradunak esleipena onartuz erantzuteko. Epe hori erantzunik gabe igarotzen bada, puntuaziorik onena duen hurrengo pertsonari esleituko zaio beka.
Informazio osagarria
Argibide gehiago:
Administrazio-gaietarako: kutxa@kutxa.eus
Eduki-gaietarako: gordailua@gipuzkoa.eus
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.