Etxepare Euskal Institutuaren lan-ildo nagusietako bat da euskal sortzaile eta artisten nazioarteko presentzia sustatzea. Euskal sortzaileen mugikortasunerako dirulaguntzak funtsezko tresna dira atzerrian gure kultur eta sormen sektorearen posizionamendua indartu, bere presentzia eta ikusgarritasuna sendotu eta nazioarteko kultur eragileekin saretze lana bultzatzeko.
Deialdi honen helburua da antzerkigintza 2024. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo sustatu eta zabaltzeko dirulaguntzak eskaintzea. 2024ko urte osoko jarduerak laguntzeko eskabideak aurkeztu ahalko dira, irailaren 30era arte. Baldintzak betetzea nahikoa izango da dirulaguntza jasotzeko.
KONTAKTUA: Alex Aginagalde | a-aginagaldelopez@etxepare.eus | +34 943 023 406.
Informazio gehiago
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.