Ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzak: euskarazko serieak (2024)

  • Ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzak: euskarazko serieak (2024)

2024. urtean, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzak.

Euskarazko serieen produkzioa

Laguntza-modalitate honen barruan, ikuspegi formal eta tekniko batetik, kalitate handia eta nazioarteko bokazio argia duen euskarazko jatorrizko bertsioko ikus-entzunezko serieen lehen denboraldia egitea lagunduko da.

Aurrekontuko zuzkidura

2.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Emandako gehieneko laguntzak muga hauek izango ditu:

Ez du gaindituko seriearen gastuen aurrekontuaren % 35.

Gehienez ere, milioi bat (1.000.000,00) euro fikziozko eta animaziozko serieetarako, eta zortzirehun mila (800.000,00) euro serie dokumetaletarako, emango dira. Era berean, ezin izango dira ehun eta hogeita hamar mila (130.000,00) euro baino gehiago eman fikziozko eta animaziozko kapitulu bakoitzeko, eta ehun eta hamar mila (110.000,00) euro baino gehiago serie dokumental kapitulu bakoitzeko.

Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, kontratuaren jatorrizkoa edo azken bertsioan digitalki sinatutako koprodukzio-kontratuak aurkeztu beharko dira, eta pertsona edo erakunde eskatzaileak ikus-entzunezko ekoizpenaren % 20ko partaidetza izan beharko du gutxienez. 3. artikuluaren arabera onuradun izan daitezkeen ekoizleak bat baino gehiago badira koprodukzioan, horietako bakoitzaren partaidetzaren batura zenbatuko da.

Filmaren kostua aitortzea eta ekoizlearen inbertsioa arautzen duen abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan aurreikusten den eran dira film luzearen ekoizpen-kostuak diruz laguntzeko modukoak.

Informazio gehiago:


  • Epea 2024(e)ko Maiatzak 7(e)tik 2024(e)ko Ekainak 6(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraEkoizpena

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.