FotoArte 2024k jarduerak eta erakusketa ibiltari bat proposatuko ditu maiatzetik aurrera

  • FotoArte 2024k jarduerak eta erakusketa ibiltari bat proposatuko ditu maiatzetik aurrera

  • Erakusketa Gasteizko hainbat gizarte-etxetan egongo da ikusgai maiatzaren 30etik irailaren 11ra

FOTOARTE PROGRAMA

"Kultura Zerbitzuak bultzatutako FotoArte argazki-lehiaketaren helburua da argazkigintza herritarrengana hurbiltzea, arlo horretan sormena indartzea eta jarduera artistikoa islatzen duten argazkiak saritzea", adierazi du Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak. Horretarako, XIX. edizio honek lehiaketa eta programazio osagarria izango ditu.

Alde batetik, jarduera osagarri batzuk proposatu dituzte:

Introducción al fotolibro (Fotolibururako sarrera) (maiatzaren 25ean, 09:30ean): tailer honetan eta Ani Chkhartishviliren eskutik, fotoliburu bat sortzeko kontzeptu bati forma ematen ikasiko da, maketaziorako teknikak eta materialak aztertuz. Doako izen-ematea edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan (pilotalekuetan izan ezik) eta baita Internet bidez ere. Plaza mugatuak.

La Puerta Mágica de la Tabalka (Tabalkako Ate Magikoa) (maiatzaren 31n, 17:30ean): Haz Laboratorio Visualek antolatutako kaleko jarduera da. Karabana batean, argazkigintza analogikoa eta antzeztua landuko da. Asistentzia librea eta doakoa da; ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Nunca estuve ahí (Inoiz ez nintzen hor egon) (ekainaren 4an, 18:00etan): Tamara García Iglesiasek tailer praktikoa eskainiko du, argazkien bidez fikziozko artxibo bat nola egin jakiteko. Doako izen-ematea edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan (pilotalekuetan izan ezik) eta baita Internet bidez ere. Plaza mugatuak.

Bestalde, epaimahaiak finalista gisa hautatutako 32 argazkiekin, horien artean 5 irabazleak, erakusketa ibiltaria egingo dute gizarte-etxeetan zehar eta hauek izango dira erakusketa ikusteko datak:

  • Pilar: maiatzak 30 – ekainak 10
  • Judimendi: ekainak 11 – 20
  • Iparralde: ekainak 21 – 30
  • Hegoalde: uztailak 1 – 9
  • Zabalgana: uztailak 10 – 18
  • Lakua: uztailak 19 – 28
  • Ibaiondo: uztailak 29 – irailak 1
  • Salburua: irailak 2 – 11

Erakusketaren inaugurazioarekin batera egingo da sari-banaketako ekitaldia. Maiatzaren 30ean izango da, Pilar gizarte-etxean, 19:00etan. Ekitaldia Dorleta Kortazarrek aurkeztuko du eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 14
  • Gaia Ikusizko arteak