2024ko egonaldi artistikoa Baratza Aretoan

  • 2024ko egonaldi artistikoa Baratza Aretoan

Sorkuntzarako laguntza horren muina prozesuan edo aurreprodukzio-fasean dagoen sormen proiektu eszeniko bati EGONALDI BAT ematea da.

Egonaldian, Baratzara egokitzen den astebete (5 lanegun) – 2 asteko (14 egun gehienez)  espazio-lagapena eta 750€-ko (+zergak) diru-laguntza bat (faktura bitartez) sartzen dira. Arabatik kanpoko konpainia edo artisten proposamena hautatuz gero, geratzeko tokia eskaini ahal izango da.

Gainera, egonaldiak 2 akonpainamendu-saio barne hartzen ditu: gai artistikoetan (aktoretza-entrenamendua, dantza eta koreografia, eszenen zuzendaritza eta dramaturgia)  edo kudeaketan (banaketa, administrazioa eta komunikazioa) aretora atxikituta dagoen profesionala batekin.

Laguntza ekonomikoa 750 eurokoa (+zergak) da eta faktura bitartez ordainduko da. Persona fisikoa balitz, dagokion PFEZa (IRPF) deskontatu beharko zaio kantitate horri. Laguntza hau Aurrera eraman daiteke 2024an Vital Fundazioak emandako babesari esker. Egoitzaren data zehatzak espazioarekin hitzartuko dira, baina 2024ko abendua amaitu baino lehen gertatu beharko dira, uztaila-abuztu-iraila hilabete egokienak izanda.


  • Epea 2024(e)ko Maiatzak 16(e)tik 2024(e)ko Ekainak 14(e)ra
  • EntitateaBaratza Aretoa
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.