"EAEko kultura-programazioaren azterketa. 2024ko lehen hiruhilekoa"


2024ko urtarrilaren1etik martxoaren 31ra bitartean EAEko kultura-programazioaren egoera zein izan den aurkezten du txosten honek.

Bi ataletan banatuta dago azterketa. Batetik, kultura-programazioaren egoera erakusten da bere osotasunean, ekitaldi-moten arabera eta 2023ko epealdi bereko datuekin alderatuta. Bestetik, bost kultura-esparru zehatzen kultura-programazioaren errealitatean sakontzen da: Musika, Antzerkia, Dantza, Bertsolaritza eta Erakusketak.

Azterketa egiteko informazio-iturria Kulturklik ataria izan da, bertsolaritzaren kasuan izan ezik. Bertsolaritzaren datuak aztertzeko erabilitako informazio-iturria Bertsozale Elkartea izan da.


  • DataMaiatzak 16
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika
  • ArgitalpenaIRAKURRI