Tabakalerako Medialabek eta Ikus-entzunezko Laborategiak sustatutako deialdi honen helburua da arte-pieza digitalak sortzea, eta edukiak eta formatu berriak erabiltzen dituzten sortzaileen lana babestea. Hainbat esparrutan egiten dute lan, besteak beste, 3D sorkuntza, digital art, virtual art, eta errealitate birtuala eta areagotua. Helburu artistikoa duten beste formatu hibridoentzat ere badute tokia (murgiltze-esperientziak, appak, bideo-joko kritiko edo artistikoak, interaktiboak...).
Era berean, egungo errealitate digitaletik, Internetekin lotutako narratibetatik, inteligentzia artifizialetatik,, identitate hibridoetatik eta avatarretatik eta mundu birtualeko presentziatik eratorritako gaien tratamenduari ere erreparatzen dio deialdiak.
*2025 Zientzia eta Teknologia Kuantikoaren Nazioarteko urtea izango da. Hori dela eta, teknologia kuantikoa kontuan hartua izango da aurtengo Immaterial deialdian, zeharkako gai gisa.
Proiektuen egonaldia urrunean egingo da eta lau eta zortzi aste bitartekoa izango da, proposamen artistikoa eratzeko testuingurua eta denbora emango da, tutoreen laguntza eta 2.000 €-ko diru-laguntza eskainiko zaio artistari. Hiru proposamen hautatuko dira eta 2025ko IMMATERIAL jaialdian erakutsiko dira, Tabakaleran.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.