Udari, beste inoiz baino gehiago, musika eskatzen diogu, zuzeneko musika, bere aldaera guztietan entzuteko eta gozatzeko prest den musika. Eta Donostian, abuztuan, zuzeneko musikaz hitz egitea Musika Hamabostaldiaz hitz egitea da. Musika klasikoaz, bestelako musikaz, dantzaz eta beste hainbat diziplina artistikoz gozatzeko aukerarik onena; geroz eta publiko zabalagoarengana iristeko helburuz bere eskaintza berritzen duen jaialdia; horixe da Donostiako Musika Hamabostaldia, eta aurten abuztuaren 1etik 30era, hiriko areto eta kultur gune nagusietan ezezik, Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta Lapurdiko beste herri batzuetan ere present izango da.
Sarreren salmenta orokorra maiatzaren 21ean, asteartean, abiatuko da, goizeko 11:30etan. Aurtengo edizioa osatzen duten kontzertu guztietarako sarrerak www.quincenamusical.eus webgunean eta Kursaaleko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eskuratu ahal izango dira. Hamabostaldiaren Lagun izateak abantailak eta deskontuak dakartza sarrera solteak eta abonamenduak erosterakoan, % 25a arteko deskontua.