Gazteluko plazan 12 kontzertu eginen dira sanferminetan, besteak beste Izaro, Zetak eta El Drogas arituko dira, eta tokiko musikaren ahalduntzea eta gaurkotasuna ardatz hartuko dira

  • Gazteluko plazan 12 kontzertu eginen dira sanferminetan, besteak beste Izaro, Zetak eta El Drogas arituko dira, eta tokiko musikaren ahalduntzea eta gaurkotasuna ardatz hartuko dira

  • Compañía plazako agertokian hitzordu bikoitza eskainiko da, 20:00etan eta 23:30ean, eta duba, gospela, country rocka, punka eta elektronikoa entzuteko aukera egonen da, bai eta tokiko artistak ere

Dagoeneko prest dago 2024ko sanferminetako kontzertuen programazioa Gazteluko plazarako eta Compañía plazarako. 28 proposamen guztira, tokiko talentuaren aldeko apustu argiarekin eta askotariko artista eta estiloekin, jaietako arratsaldeak eta gauak animatzeko. Programazioa gaur goizean aurkeztu dute Maider Beloki Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak eta Iñigo Gómez alorreko zuzendariak.

Bi dira programaren gakoak: tokiko eszenaren ahalduntzea eta gaurkotasuna. Izaro, Zetak, El Drogas eta Gorka Urbizu, besteak beste, beren musika-generoetako aurpegi ezagunenetako batzuk dira, mugaz gaindi eta hemen edukiera handiko kontzertu-birak egin izan dituztenak, eta tokiko eta estatu mailako prentsan presentzia dutenak. Gaurkotasunari dagokionez, Gazteluko plazako hamabi proposamenetatik hamaikak abesti edo disko berriak kaleratu dituzte azken 8 hilabeteotan, eta horietatik bostek abesti berri horiek lehen aldiz Iruñean aurkeztuko dituzte.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 21
  • Gaia Musika