Arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak: Hitzartutako zirkuitua duten produkzioak egiteko laguntzak (2024)

  • Arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak: Hitzartutako zirkuitua duten produkzioak egiteko laguntzak (2024)

Xedea

2023ko ekitaldian gauzatu edo hasiko diren arte eszenikoen ekoizpen profesionaletarako (antzerkia, dantza, zirkua...) dirulaguntzak emateko araubidea ezarriko da.

Modalitatea: Hitzartutako zirkuitua duten produkzioak egiteko laguntzak

Dirulaguntza jaso dezaketen alorrak

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak deialdiaren pertsona edo erakunde onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoan 2024ko ekitaldian zehar garatuko edo hasiko dituzten eta honako baldintza hauek betetzen dituzten ekoizpen hauetara bideratuta daude:

  • 2024ko uztailaren 1etik aurrera eta 2025ko azaroaren 30a baino lehen estreinatutako ekoizpen-proiektuak. Kalean programatuko diren proiektuen kasuan, 2024ko maiatzaren 16tik aurrera estreinatu ahal izango dira.
  • SAREA Euskal Antzokien Sarearekin hitzartutako bira aurkeztea, estreinaldia egin eta lau hilabeteko epean egitekoa.

Lau hilabete horiek kalkulatzeko, honako inguruabar hauek hartuko dira kontuan:

  • Birarako ezarritako lau hilabeteko epean urteko azken astea eta lehenengo astea sartzen badira, 15 egun luzatuko da.
  • Ikuskizuna uztailean edo abuztuan estreinatzen bada, birarako ezarritako epea abenduaren 31an amaituko da.

Sarearen antzoki batekin hitzartutako funtzio bakoitza behar bezala egiaztatu beharko da kontratu, aurrekontratu, kontratu-promesa edo zuzenbidean baliozkoa den beste edozein betebehar-agiri bidez.

Aurrekontuko zuzkidura

300.000 €

Prestazio ekonomikoa

180.000 euro antzerki-eremurako, 60.000 dantza-eremurako eta 60.000 euro zirkurako.


  • Epea 2024(e)ko Maiatzak 23(e)tik 2024(e)ko Ekainak 24(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraErakusketa, Ekoizpena

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.