Bilboko Udalak literatura aurkezpenak eta kultura proposamen gehiago antolatu ditu Liburu Azokaren barruan

  • Bilboko Udalak literatura aurkezpenak eta kultura proposamen gehiago antolatu ditu Liburu Azokaren barruan

  • Lorenzo Silva, Noemí Trujillo, José María Gorordo, María Larrea, Txani Rodríguez, Virginia Mendoza, Karmele Jaio, Goiatz Labandibar, Monika Zgustova, Mira Milosevich, Lucía Etxebarría eta Rafael Santandreu autoreek parte hartuko dute Bidebarrietako Liburutegian maiatzaren 29tik ekainaren 7ra bitartean, 19:00etan
  • Bilboko Liburu Azoka maiatzaren 30etik, osteguna, ekainaren 9ra, igandea, egingo da Areatza pasealekuan. 53 etxola izango ditu eta Euskadiko Liburu Ganberak antolatzen du

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak zortzi aurkezpen eta literatur hitzordu hartuko ditu, aurten maiatzaren 30etik ekainaren 9ra, osteguna, Areatzako Pasealekuan egingo den Bilboko Liburu Azoka dela eta.

Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan egingo dira topaketak, 19:00etan, maiatzaren 29tik 31ra, eta ekainaren 3tik 7ra. Hainbat egilek beren azken lanak aurkeztuko dituzte: "La innombrable", maiatzaren 29an, asteazkena, Lorenzo Silva eta Noemí TrujillorekinJosé María Gorordoren "Las iglesias de patrimonio privado de Vizcaya en la Edad Media", maiatzaren 30ean, osteguna; "Los de Bilbao nacen donde quieren", María Larrearena, maiatzaren 31n, ostirala; "La escritura que cura", Lucía Etxebarriarena, ekainaren 6an, osteguna, eta, literatur aurkezpenen zikloari amaiera emateko, Rafael Santandreuk "No hagas montañas de grananos de arena" aurkeztuko du, ekainaren 7an, ostirala.

Literaturarekin Bidebarrietako Liburutegian egindako hitzordu hauek "Begiradak" elkarrizketa zikloarekin osatzen dira. Ekainaren 3an, astelehena, Txani Rodriguezek eta Virginia Mendozak "La seca" eta "La sed" abestietan jarriko dute arreta; Karmele Jaiok eta Goiatz Labandibarrek maitasun eta bekatu nagusiei buruz hitz egingo dute ekainaren 4an, asteartea; eta Monika Zgustovak eta Mira Milosevichek "Beste Europa" gaiari buruz hitz egingo dute ekainaren 5ean, asteazkena.

Bidebarrieta Kulturgunean egingo diren hitzorduez gain, Udalak bi etxola izango ditu: batean udal argitalpenak jarriko dira salgai, eta bestean, Bilboko Liburutegien Sareak Fondo Bilbao erakusketa egingo du, 2023 eta 2024 bitartean Bilbori buruz argitaratutako liburuekin, bilbotarrek eta/edo Bilboko argitaletxeetan argitaratutakoekin eta Azokan izango diren idazleekin.

La Cámara del Libro de Euskadi/Euskadi Liburu Ganbara erakundeak antolatu du Liburu Azoka, eta Bilboko Udalaren laguntza izango du. Aurten 53 etxola jarriko dira Areatza pasealekuan.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEKO PROGRAMAZIOA


  • DataMaiatzak 22
  • Gaia Literatura