Azpeitiko Udalaren 2024ko dirulaguntzak gizarte zerbitzuen, kirolaren eta kulturaren arloetarako

  • Azpeitiko Udalaren 2024ko dirulaguntzak gizarte zerbitzuen, kirolaren eta kulturaren arloetarako

Oinarri hauen xedea da Azpeitiko Udalaren 2024rako dirulaguntzak emateko prozedura arautzea. Dirulaguntza horiek udal-arloen jarduera-eremu desberdinetan aurreikusitako helburuak lortzen laguntzen duten udal-jarduera eta/edo programa osagarriak garatzeko dira, 2023-2025 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan ezarritakoaren arabera (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2023ko martxoaren 1ekoa), bai eta 2024rako Udalaren aurrekontua ere.

Deialdiaren guztizko aurrekontua: 320.500,00 €.

Dirulaguntza-lerro bakoitzaren oinarri espezifikoek eskabideak aurkezteko epea jasotzen dute.

AZPEITIKO KULTUR-ELKARTEEI ZUZENDUTAKO URTEKO PROGRAMAK EDO KULTURA-JARDUERAK FINANTZATZEKO DIRULAGUNTZEN OINARRI ARAUTZAILEAK, 2024KO EKITALDIAN

Xedea

2024ko ekitaldian Azpeitiko kultura-elkarteen urteko programen edo kultura-jardueren garapena finantzatzeko dirulaguntzak emateko 2024ko aurrekontu-ekitaldiari dagokion deialdia egin da.

Dirulaguntza jaso ahal izango dute onura publikoko edo kultura-intereseko helburua duten eta oinarri arautzaileetan eta deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten ekimenek.

Diru-baliabideak

Programa honen bidez 2024ko aurrekontu-ekitaldirako laguntzen zenbatekoa 47.500 eurokoa da, Kultura Batzordearen transferentzia arrunten 1.0401.481.334.00.01 aurrekontu-partidaren kontura finantzatuko da.

Aurrekontu-zuzkidura ez bada iristen eskabide guztiak estaltzera, ezarriko den baremoaren arabera, emakida osoari dagokion hainbanaketa aplikatuko da.

Erakunde onuradunak

Dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte Azpeitian edo beste udalerri batean kultura-jarduerak egiten dituzten eta egoitza Azpeitian duten irabazi-asmorik gabeko erakundeek.

Onuradunek Azpeitiko Udalaren Dirulaguntzen Emakida arautzen duen Ordenantzaren 12. artikuluan (2023ko urtarrilaren 26ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 16. zk.) eta Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

Aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.


  • Epea 2024(e)ko Maiatzak 24(e)tik 2024(e)ko Ekainak 24(e)ra
  • EntitateaAzpeitiko Udala
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaSektore anitz
  • JardueraErakusketa eta programazioa

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.