2024ko dirulaguntzak, Nafarroako hiriguneetatik kanpoko kultura-eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko proiektuak finantzatzeko

  • 2024ko dirulaguntzak, Nafarroako hiriguneetatik kanpoko kultura-eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko proiektuak finantzatzeko

Laguntzak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparrukoak dira. Urtarrilaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitartean egindako proiektuetarako.

Norentzat

Erakunde publikoak (toki erakundeen elkarteak barne), irabazi asmoa duten edo ez duten erakunde pribatuak (toki erakundeen mendekoak barne) eta langile autonomoen araubide berezian inskribatutako profesionalak. Ezin izanen da inola ere onuradun izan Foru Komunitateko Administrazioa bera, baina bai, ordea, haren mendeko fundazio edo erakunde publikoak baldin eta berezko nortasun juridikoa badute.

Diruz lagundu daitekeen jarduera hori hainbat erakundek batera egin behar badute, honako hauek izan daitezke onuradunak: pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak, publikoak zein pribatuak, ondasun-erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi, baldin eta, nortasun juridikorik izan ez arren, diruz laguntzekoak diren proiektuak, jarduerak edo jokabideak burutzeko modua badute, edo, dirulaguntza zertarako eman den, egoera horretan badaude, baldin eta laguntzaren onuradun izateko baldintzak betetzen badituzte.

Deskribapena

Landa-ingurunean egiten diren kultura-proiektuak eta kultura-jarduerak finantzatzeko dira. Deialdi honen ondorioetarako, landa-ingurunetzat hartzen dira gehienez ere 30.000 biztanle dituzten nafar udalerriak, baldin eta kilometro karratuko 100 biztanle edo gutxiagoko biztanleria-dentsitatea badute.

Lehentasunezkotzat joko dira 5.000 biztanletik beherako landa-inguruneko udalerri edo herrietan egiten diren proiektu eta jarduerak.

Laguntza bakoitzaren gutxieneko zenbatekoa 25.000 eurokoa da, eta, gehienekoa, 50.000 eurokoa. Laguntza ezin da izan diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80koa baino handiagoa. Gainerako % 20a baliabide propioekin edo beste finantzaketa-iturri batzuekin ordaindu behar da.


  • Epea 2024(e)ko Apirilak 27(e)tik 2024(e)ko Maiatzak 27(e)ra
  • EntitateaNafarroako Gobernua
  • AtalaKultura, Kirol eta Turismo Departamentua
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaSektore anitz
  • JardueraErakusketa

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.