Basauriko Udalak Rockein! musika lehiaketa antolatu du hamabigarren urtez jarraian, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako talde eta bakarlariei zuzenduta.
Izena emateko epea gaur hasi eta uztailaren 11ra arte egongo da zabalik. Jasotako proposamen guztien artean, sektoreko profesionalek osatutako epaimahai batek sei finalista aukeratuko ditu, eta Basauriko Social Antzokian arituko dira azaroaren 16an, larunbatez. Gau horretan bertan erabakiko eta jakinaraziko du epaimahaiak zeintzuk izango diren 2024ko edizioko talde irabazleak.
Hamabigarren edizio hau nobedadeekin dator. Lehiaketaren tokiko kategoriak Hego Uribe eskualde osoko musika proposamenetara zabaltzen du bere estaldura-eremua. Basaurin, Arrigorriagan, Etxebarrin, Galdakaon, Ugaon, Usansolon edo Zaratamon erroldatutako pertsona bat gutxienez duten taldeek edo bakarlariek kategoria horretako saria eskuratu ahal izango dute. Social Antzokiko finalera tokiko 3 talde igaroko dira (sari nagusia irabazteko 3 hautagaiez gain), eta horietako bat, gutxienez, Basaurikoa izango da beti. Tokiko sariaren irabazleak bideoklip baten grabazioa jasoko du sari gisa, aurreko edizioekiko berritasun moduan.
Parte hartzeko baldintzak
Jokoan dauden sariak
Artista irabazlea
Tokiko artistarik onena
Euskarazko artistarik onena
Eskarabilera saria
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.