Augustin Zubikarai Nobela Beka Lehiaketa 2024

  • Augustin Zubikarai Nobela Beka Lehiaketa 2024

Ondarroako Udalak martxan ipini du beste urte betez Augustin Zubikarai Nobela Beka Lehiaketa. Euskarazko sormen literarioa bultzatzeko asmoarekin eta idazle berriei nobela bat argitaratzeko aukera emateko asmoz, aurten ere bi sari izango ditu lehiaketak: 8.000 euroko diru saria eta Elkar argitaletxearekin liburu bat argitaratzeko aukera.

Deialdi honetara nobelak idazteko proiektuak aurkeztuko dira, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Horretarako epemuga 2024ko irailaren 30a izango da.

Lehiaketa irabazten duenak urtebeteko epea izango du proiektu hori nobela bihurtu eta liburu gisa argitaratzeko.


  • Epea 2024(e)ko Maiatzak 29(e)tik 2024(e)ko Irailak 30(e)ra
  • EntitateaOndarroako Udala
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.