Ruben Ruiz, Mikel Zarate sariaren irabazle

  • Ruben Ruiz, Mikel Zarate sariaren irabazle

Ruben Ruizek idatzitako Pellokeriak ipuin-bildumak irabazi du 2024ko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak, eta berak eramango du 3.000 euroko saria. Liburua, berriz, Elkar argitaletxeak kaleratuko du.

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten sariketa hau, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzagile handi izandako Mikel Zarateren omenez, eta hamaikagarren ekitaldia izan da aurtengoa. Lur Gallastegik irabazi zuen duela bi urte, eta epaimahaiak hutsik utzi zuen saria iaz.

Jarraitu irakurtzen


  • DataEkainak 3
  • Gaia Literatura