Sormen Beka DA! 2024

  • Sormen Beka DA! 2024

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak abian jarri duten SORMEN BEKA DA egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.

2024an, esku-hartze artistikoei zuzendutakoa izango da. Proposamenak Durangoko Arte eta Historia Museoan edo inguruan egiteko esku-hartzeak izan beharko dira.

  • Jatorrizko sormen-lana izan behar da
  • Hitzak dituen sormen-lana bada, euskaraz izan behar da
  • Lana  esku-hartze artistikoa izango da edozein diziplina edo diziplina arteko uztarketatik sortutakoa: piktorikoa, eskultorikoa, ikus-entzunezkoa, performatiboa...
  • Esku-hartze artistikorako gaia "Euskara Jendea" izango da
  • Sorkuntza lana bera eta emaitza nola plazaratuko den jaso beharko dira proposamenean

Norentzat

  • Sortzaile berrientzat: aurkezten duen proiektua zirkuitu profesionalean bere lehen edo bigarren lana izatea
  • 18 urtetik gora
  • Banaka zein taldeka

Oinarrietan kontsultatu zehatzago.

Bekaren zenbatekoa

  • 15.000 €
  • Sorkuntza-prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da

Epea

2024ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.

Aurkezpen-modua

Proposamenak eta dokumentazio osagarria posta elektronikoz bidaliko dira gerediaga@durangokoazoka.eus helbibera.

Aurkeztu beharreko dokumentzioa (ereduak webgunean deskargatu)

Balorazio-irizpideak

  • Proiektuaren kalitatea
  • Gaitasun berritzailea eta originaltasuna
  • Durangoko Museoak eskaintzen dituen espazioetara egokitzeko gaitasuna
  • Proiektuaren hedatze-ahalmena
  • Gaia transmititzeko ahalmena
  • Aurrez aurreko proiektuaren defentsa

Ebazpen-prozedura

Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 59. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da. Urtebeteko epea izango du irabazleak lana burutu eta 2025eko Durangoko Azokan (60.DA!) aurkezteko.

Zalantzak

  • Beka-deialdiari dagokionez edozein zalantza idatziz bidali gerediaga@durangokoazoka.eus helbide elektronikora.
  • Oinarriak irakurri, laburpeneko hainbat puntu zehaztuago jasota daudelako.


  • Epea 2024(e)ko Ekainak 4(e)tik 2024(e)ko Irailak 21(e)ra
  • EntitateaGerediaga Elkartea, Durangoko Udala
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Ikus-entzunezkoa, Museoak, Bestelakoak
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.