Etxebarria Kabineteak eta Lazarraga elkarteak akordio bat lortu dute Izaskun Arrue Kulturgunea irekitzeko eta Gasteiz Antzokia-Euskararen Etxea proiektua garatzeko.
Akordioa 2024ko hitzarmena sinatzean jarriko da abian. Horri esker, Lazarraga Ruiz de Bergara jauregian sartu ahal izango da (erdigune historikoko Errementari kalean) eta laster hasiko dira jarduerak programatzen. Hitzarmenaren baldintzak Tokiko Gobernuaren Batzordeak eginog duen hurrengo bileran berretsiko dituzte urteko hitzarmena onartzean.