Gasteizek aurten, 2024an, Mazoka berreskuratuko du

  • Gasteizek aurten, 2024an, Mazoka berreskuratuko du

Marrazki eta Ilustrazioen Jaialdiaren IX. edizioa abenduaren 20tik 22ra bitarte egingo da Montehermoso Kulturunean

Arabako hiriburuak 2024an Mazoka berreskuratuko du, urtebetez egin gabe egon ostean. Vitoria-Gasteizko Marrazki eta Ilustrazioen Jaialdiaren IX. edizioa abenduaren 20tik 22ra bitarte egingo da Montehermoso Kulturunean. Halaxe iragarri du gaur prentsaurreko bidez alkateak, Maider Etxebarriak.

"Gasteizko Udalak hiria erdigunean duen ekimena, Mazoka, berriro antolatzeko lan egin du. Izan ere, balioa eman nahi diegu kultura eta sorkuntza arloko industriei. Hain zuzen ere, sektore horrek gero eta garrantzi handiagoa du gure lurraldean", azpimarratu du alkateak.

"Mazoka sorkuntza arloko profesionalen eta publikoaren arteko topagunea eta erakusketarako eremua da, baina horrez gain, plaza estrategikoa ere bada, bertatik sinergiak, kolaborazioak, proiektuak eta enkarguak sortzen baitira. Ekimenak ilustratzaileak, marrazkilariak eta era guztietako diziplina eta tekniketako artista bisualak babesten eta saritzen ditu", gehitu du.

Azoka horretan, entzute handiko profesionalak eta hasiberriak direnek espazioa partekatzen dute eta, nolabait, elkarrekin bizi dira eta elkarrekin batzen dute. 'Mazokalari' izatea datu curricular entzutetsu bihurtu da bertan parte hartzen duten profesional hautatuentzat. Profesionalen lana jartzen du ikusgai: adibidez, arte aplikatuak (ikusizko nortasunarekin lotura dute) eta euskarri mota orotan egindako marrazketa.

0KM proposamenak

Mazoka azokako mazokalari ohien artean ilustrazio arloko saridun nazionalak eta Finlandiako, Frantziako, Ingalaterrako, Mexikoko edo Argentinako marrazkilariak daude bestea beste. Oraingoan, sustatzaileek ezarritako erronka izango da ilustrazioaren aldeko apustua egin duten 0KM proposamenak, autonomoak eta ETEak aitortzea eta saritzea.

2024ko azokan mazokalari gisa parte hartu ahal izateko eskaera-formularioak eta parte hartzeko oinarriak uda-garaiaren ondoren argitaratuko dira, irailaren 2an, astelehenean. Deialdiko 40 postuetako bat eskuratzeko epea 20 egun geroago, irailaren 30ean, astelehenean, amaituko da.

Bekikasle-Laboral Kutxa bekak izen-emate epe berbera izango du, irailaren 2tik 30era. Epaimahaik emandako bost erabakiren ondoren, agerian geratu da ekimena egile berriak aurkitzeko aukera paregabea dela. Izan ere, saridun guztiek lortu dute profesionalizatzea eta prestigio handiko sariak eta aitortza jaso izan dituzte.

Informazio gehiago


  • DataEkainak 14
  • Gaia Ikusizko arteak