Kalerki jaialdiaren 31. edizioa uztailaren 4tik 6ra iritsiko da Zarautzera. Egun hauetan zehar, antzerkiak, dantzak, zirkuak eta beste hainbat diziplinak Zarauzko kaleak hartuko dituzte.
Guztira 14 ikuskizun izango dira hiru egunetan zehar. Euskal Herriko konpainiez gain, Kataluniatik, Valentziatik, Asturiasetik, Andaluziatik, Galiziatik eta Frantziatik iritsitakoak ere izango dira.