Arte eszenikoetako konpainia profesionalek (antzerkia, dantza, zirkua) 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitartean egiten dituzten ikuskizunak sustatzeko, merkaturatzeko, nazioartekotzeko eta banatzeko gastuak finantzatzea da dirulaguntza hauen helburua.
Diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak direnak eta deialdi honetan eta dirulaguntza emateko ebazpenean edo haren aldaketa posibleetan ezarritako epean egiten direnak. Diruz lagun daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ez da inola ere merkatuko balioa baino handiagoa izango.
Honako sustapen- eta banaketa-gastu hauek diruz lagundu ahal izango dira aurkeztutako proiektuaren ondoriozko gastu gisa:
Honako hauek ezin izango dituzte kapitulu honetan aurreikusitako diru-laguntzak eskuratu:
Aurrekontuko zuzkidura
330.000 €
Prestazio ekonomikoa
Hautatutako proiektu bakoitzari emandako gehieneko zenbatekoa ez da 12.000 eurotik gorakoa izango, ezta aurkeztutako proiektuaren aurrekontuaren % 75etik gorakoa ere.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.