Kulturaren sustapenerako eta banaketarako dirulaguntzak: arte plastikoak (2024)

  • Kulturaren sustapenerako eta banaketarako dirulaguntzak: arte plastikoak (2024)

Diruz lagundu daitezkeen arloak eta gastuak

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2024an Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten diren nazioarteko arte-azoketan arte-galeriek parte hartzea finantzatzeko dira, euskal artisten lana zabaltzeko.

2.– Azoketara joateko aurkeztutako proiektuaren ondoriozko gastutzat hartuko dira standaren alokairu-gastuak eta euskal artisten obra-garraioaren gastuak.

3.– Eskatzaileak egiaztatzen badu azokan parte hartzea organo kudeatzaileak onartu duela, dirulaguntza emango da.

4.– Ez da inolaz ere diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo erakunde onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Kasu horretan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da.

Laguntzen zenbatekoa eta muga

1.– Laguntzen zenbateko osoa 72.000 eurokoa da.

2.– ARCO Nazioarteko Arte Azokan (Madril, Espainia) parte hartzeko, 24.000 euro erabiliko dira gehienez.

Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoa, galeria bakoitzeko, onartutako kostuen % 75 izango da, 12.000 euroko gehienekoa gainditu gabe.

3.– Espainiako Estatutik kanpo egiten diren nazioarteko azoketan parte hartzeko dirulaguntzak emateko, 48.000 euro erabiliko dira gehienez.

  • Amerikako azokak: Art Chicago (Chicago, AEB), Art Basel (Miami, AEB), The Armory Show (New York, AEB), Zona MACO (Mexiko Hiria), SP-Arte (Sao Paulo, Brasil) eta ARTBO (Bogotá, Kolonbia), Frieze Art Fair (New York, AEB).
  • Europako azokak: Art Basel (Basilea, Suitza), FIAC (Paris, Frantzia), Art Cologne (Kolonia, Alemania), ARTISSIMA (Turín, Italia), Frieze Art Fair (Londres, Erresuma Batua), Paris Photo (Paris, Frantzia), ARCO (Lisboa, Portugal), Art-o-rama (Marsella, Frantzia), Artgenève (Geneva, Suitza).
  • Asiako azokak: Art Basel (Hong Kong, Txina), West Bund Art & Design (Shanghai, Txina), Art021 (Shanghai, Txina) NAFI (Nanjing, Txina).

Azoka eta galeria bakoitzeko emango diren dirulaguntzen zenbatekoa onartutako kostuen % 75 izango da, Amerikako eta Asiako azoketan 20.000 euro gainditu gabe, eta Europako azoketan 12.000 euro gainditu gabe.

4.– Nazioarteko beste arte-azoka batzuetan parte hartzeko dirulaguntzak, aurreko puntuetan aipatzen ez direnak, 2. eta 3. puntuetako kopuruak agortu ez badira baino ez dira emango.

Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoa, azoka eta galeria bakoitzeko, onartutako kostuen % 75era irits daiteke, 4.000 euroko gehienekoa gainditu gabe.

5.– Baldin eta, taldeetako baten barruan, gehieneko zuzkidura nahikoa ez bada dagokion taldean sartutako eskabide guztiei aurreko paragrafoan aurreikusitako moduan erantzuteko, banatu beharreko zenbatekoa talde horretan bildutako guztien artean hainbanatuko da, azoka bakoitzean onartutako kostuaren proportzioan.

Era berean, eskabiderik ez dagoelako edo baldintzak betetzen ez direlako ARCO (Madril) Nazioarteko Arte Azokan parte hartzeko esleitutako zenbatekoa agortzen ez bada, kopuru horrekin 3. puntuan adierazitako Estatutik kanpoko nazioarteko arte-azoketan parte hartzeko esleitutako zenbatekoa handitu ahal izango da. Era berean, arrazoi berberengatik 2. eta 3. puntuetan esleitzen ez diren zenbatekoak 4. puntukoei esleituko zaizkie.

6.– Pertsona edo erakunde eskatzaile bakoitzak azoketarako jasotako dirulaguntza guztien batura ez da inoiz izango 50.000 eurotik gorakoa.

Informazio gehiago


  • Epea 2024(e)ko Ekainak 27(e)tik 2024(e)ko Uztailak 26(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraBanaketa, Sustapena eta zabalkundea

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.