Kulturaren sustapenerako eta banaketarako dirulaguntzak: musika (2024)

  • Kulturaren sustapenerako eta banaketarako dirulaguntzak: musika (2024)

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak EAEko musika-taldeen edota errepertorioaren % 75 baino gehiago euskaraz dutenen zuzeneko zirkuiturako sustapen-, merkaturatze-, nazioartekotze- eta banaketa-proiektuak finantzatzeko dira, 2024ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra bitartean egiten badira. Aurrekontuan jasotako eta justifikatu beharreko gastuek diruz lagundutako jarduera garatzeko behar-beharrezkoak direnak izan beharko dute, eta deialdi honetan ezarritako epean egin beharko dira.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ezin izango da inola ere merkatuko balioa baino handiagoa izan. Proiektuaren aurrekontuan sartu beharreko gastuek bat etorri beharko dute artikulu honen 1. zenbakian aurreikusitako aldian garatu beharreko jarduerekin, eta honako kontzeptu hauen arabera banakatuko dira:

a) Langileak. Enpresa-proiektuetarako, atal honetan egotzitako gastuek ezin izango dute proiektuaren gastuen aurrekontu osoaren % 30 gainditu.

b) Publizitatea, komunikazioa eta banaketa (material grafikoa eta ikus-entzunezkoa editatzea, web-orriak sortzea eta mantentzea, publizitatea komunikabideetan, etab.).

c) Deialdi honen xede den eremuko prestakuntza-gastuak (merkaturatzea, nazioartekotzea, marketina...).

d) Zuzeneko musikaren salerosketarekin lotutako azoka eta ekitaldi profesionaletara joatea. Durangoko azoka edo jarduera hori garatzeko berariazko espazio edo jarduera-programarik ez duen beste edozein ekitaldi ez da halakotzat hartuko.

e) Aipatutako jarduerekin lotutako banaketa, bidaiak eta garraioak.

Aurrekontuko zuzkidura

168.000 €

Prestazio ekonomikoa

Hautatutako proiektu bakoitzari emandako zenbatekoa ezingo da izan aurkeztutako sustapen-planaren aurrekontuaren % 75 baino handiagoa, eta eman beharreko gehieneko zenbatekoa honako hau izango da:

  • Musika-talde bakarrari buruzko proiektu unitarioako atalean sartutako eskaerak: 5.000 euro.
  • Enpresa-proiektuak atalean sartutako eskaerak: 15.000 euro.

Informazio gehiago


  • Epea 2024(e)ko Ekainak 27(e)tik 2024(e)ko Uztailak 26(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaMusika

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.