Pitching Corner 2024: izen-ematea

  • Pitching Corner 2024: izen-ematea

Ikus-entzunezko proiektu bat daukazu garapen fasean?

Bidali zure proiektua 2024ko irailaren 23an Donostian (Zinemaldia 2024) egingo dugun Pitching saioan parte hartzeko.

Iaz bezala (H)EMENek Euskal Herriko edozein lurraldeko emakumezkoek gidatutako euskal ekoizpena duten proiektuen pitching bat antolatuko du Zinemaldiaren esparruan.

Jasotakoen artean, (H)EMENek izendatutako Komisio batek lau proiektu finalistak hautatuko ditu, eta hauek estatuko eta nazioarteko ekoizleen aurrean pitcheatuko dute. Hautatutako lau proiektuetatik gutxienez bi euskaraz izango dira.

Ekitaldia Zinemaldiko Industria atalaren agendan agertuko da.

Proiektuak jasotzeko azken eguna: 2024ko uztailaren 18a.

MUSIC LIBRARYk proiektu irabazlea erabaki eta SARIA emango du.

1500 euroko balioa duen AudioNetwork eta AltMusic ekoiztetxeen musika-katalogoak eskuratzeko aukera ematen duen ekoizpenerako tarifa laua. Baita sinkronizatzeko musikaren erabilera ere, ekoizpenaren azken bertsioaren 2 sustapen-edukietan gehienez (teaser + trailerra). Edukiak lizentziatu ondoren, musikak plataforma anitzeko emisiorako, mundu osoan eta edukien bizitza osorako estaldura izango luke. Balio erantsitako zerbitzuak ere sartzen dira, 360º Acorde musika kudeaketa dibisioaren bidez: deskontuak eta abantailak ad-hoc konposizioan, ekoizpena eta konbergentziak musika konposatuan. Musika komertzialen eskubideak negoziatzeko karguetan deskontuak. Estudioen eta SFXen hornitzea.

EGUNA, TOKIA ETA ORDUA

2024ko irailaren 23a, astelehena
19:00etan
Tabakalera - Z Aretoa (Beheko solairua)
Donostia
Cocktaila pitching saioa amaitzerakoan

ZEIN PROIEKTUK HAR DEZAKETE PARTE?

  • Garapen fasean dauden euskal ekoizpeneko proiektuak (ekoizpenaren gehiengoa euskalduna izan behar da).
  • Euskal Herriko edozein lurralde historikoko emakumezkoek Idatziak/Zuzenduak/Ekoitziak. Gutxienez bi emakumezkoak izan behar dira (Gidoigile/Zuzendari/Ekoizlea).
  • Formatu eta genero guztiak onartuko dira: film luzeak, film laburrak, TB serieak, webserieak, fikzioa, dokumentala, animazioa...
  • Proiektuak euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztu daitezke.
  • Finantzaketaren % 20 ziurtatua izatea baloratuko da.
  • Ezin dira aurkeztu (H)EMENek egindako beste deialdiren batean parte hartu duten proiektuak.

EPEAK

Proiektuak jasotzeko azken eguna: 2024ko uztailaren 18a.

Proiektu finalistak 2024ko uztailaren 29an jakinaraziko dira.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Proiektuaren dosierra, finantzaketa-plana barne (euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez).

*Lau finalistei dosierra ingeleraz eskatuko zaie.

PROIEKTUAK AURKEZTEKO

Idatzi hemen@hemen.eus helbidera eta formularioa jasoko duzu.

(H)emen

  • Epea 2024(e)ko Ekainak 28(e)tik 2024(e)ko Uztailak 18(e)ra
  • Entitatea(H)emen
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraEkoizpena

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.