Begoña de Ibarra Kulturako zuzendari nagusiak Bizkaiko Arkeologia Museoaren aldi baterako erakusketa berria aurkeztu du gaur goizean, Etor Telleria museoko zuzendariarekin eta erakusketako komisarioa den Joseba Ríos Garaizar Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Saileko ikertzailearekin eta Asier Gómez-Olivencia Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Geologia Saileko ikertzailearekin batera.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologia Museoak zabaldu duen "Neandertalak. Mendebaldeko Pirinioetako beste gizateriaren historia" erakusketak Neandertalden unibertsoa esploratzeko jakingura pizten du, gaur egun Euskal Herria izenez ezagutzen dugun honetan bizi izan baitziren. Erakusketaren helburu nagusia neandertalak benetan nortzuk izan ziren eta lurralde honetan zein izan zen haien historia harrigarri eta luzea argitzea da. Neandertalak, bere biologia, bizimoduak, bilakaera eta desagertzeko arrazoiak gaurkotasun osoko gaiak dira, eta euskal erregistro arkeologikoak erantzun esanguratsuak ematen ditu gai horien inguruan.